Programa

‘Sopela Conecta’: Saltokien eta ostalaritzaren birtualizazioa, hauen ekonomia sustatzeko

Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Zinegotzi Arlotik, ‘SOPELA CONECTA’ kanpaina jarri du martxan; geokokapenerako, sareko kokapena hobetzeko eta udalerriko ostalaritza establezimenduak eta ostalariak bultzatzeko xedaturik dagoen ereduzko ekimena. Kanpaina tour birtualen bidez garatzen da. Hauei esker, edozein pertsonak, nahi izanez gero, atxikita dauden establezimenduak bisitatu ahalko ditu honen ordenagailu edo gailu mugikorretatik. 

Errealitatea

Gero eta pertsona gehiago sartzen dira establezimendu eta kontsumoko zerbitzuetara hauen ordenagailu, smartphone edo tabletetatik. Honela, enpresek eta negozioek erabiltzaileen eskura jartzen dute hauen saltoki, produktu, eskaintza eta abarren kokapena. Baina, askotan, tokiko marka-estrategia gauzatzearen kostuak, geokokapenak eta bisita birtualak sarean jartzeak ahalegin ekonomiko gehigarria ekartzen du Google Trusted edo Google My Business bezalako tresnetara beraien kabuz sartzeko gai ez diren negozio txikientzat.


Aukera

Teknologia berrien hedapenak aukera ezin hobea ekartzen du bezero berriak erakartzeko, merkataritza elektronikoaren alorreko tresnen bitartez kontsumitzaileak eurenganatzea hobetzeko eta negozioak sarean birtualki kokatzeko. 

Apustua

Ereduzko kanpaina honekin, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Zinegotzi Arloak tresna berritzaile eta erabilgarri bat jarriko du eskuragarri ostalaritza-negozioentzat eta ostalarientzat. Ez die inolako gasturik eragiten enpresei, eta gainera, sarean bistaratze-tour birtual propioa izateko aukera dute, mundu osoko pertsonak bertan sartu eta bisita egin ahal izateko.